Moriarti
Moriarti

Gu

Moriarti 2001. urtean sortu zen, eta ordutik film luzeak, dokumentalak, film laburrak eta telesail bat ekoitzi ditugu.

Gure filmek nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu dute eta 500 sari baino gehiago lortu dituzte. Irabazitako sarien artean: 14 Goya sari eta 36 izendapen; bi hautagaitza Oscar sarietan Espainiako ordezkari izateko; Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendari onenaren zilarrezko maskorra, gidoi onenaren saria, FIPRESCI saria eta epaimahaiaren sari berezia; film onenaren Forque saria; EFA sari bat; sei Feroz, Premio Platino bat eta Sant Jordi saria.

Moriarti Produkzioak Asier Acha, Aitor Arregi, Xabier Berzosa, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga gara.