Moriarti
Moriarti

Arrieta Metodoa

Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpek begiradaz elkar ulertzen dute, gorputzaren mugimenduak kontrolatzeko gaitasuna eragiten dien nahasmendu baten eraginez, biak airean letrak marraztuz komunikatzen baitira, begien mugimenduaren bidez. Horrela daramate 30 urte: begiei esker, isilean, eta, antza denez, aurrekaririk gabe. Metodo bat sortu zuten eta hau zabaltzeko ahaleginean dabiltza gaur egun.

2013 · Dokumentala · 88 min

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatua, Ikusleen Saria irabazi zuen. Ondoren, filma zinema-areto komertzialetara iritsi eta nazioarteko jaialdietan aurkeztu zen.