Moriarti
Moriarti

Handia

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin bere baserrira itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

2017 · Film luzea · 114 min

2017ko Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean mundu mailan estreinatua. Filmak 70 jaialdi baino gehiagotan hartu zuen parte eta 32 sari irabazi zituen, horien artean 10 Goya sari eta Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia.