Moriarti
Moriarti

Kalebegiak

Kalebegiak Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuak bultzatutako film kolektiboa da, hiriaren inguruko hamabi film labur biltzen dituena. Hamabost zinemagilek, beteranoak zein promesa gazteak, hartu zuten parte, ikuspegi anitza eta sortzailea eskainiz. Dokumentala, animazioa eta fikzioa uztartzen dituen proiektu honen helburua Donostia topikoetatik urrun dagoen modu batean erretratatzea zen.

2016 · Film luzca, 12 film laburrez osatua· 112 min

Donostiako Zinemaldiko Velodromoan estreinatu zen eta hainbat hiritan eskaini ondoren, 2016an TVEn eta ETBn eman zen, urte hartako Europako Kultur Hiriburutzaren harira.