
La Trinchera Infinita
Higinio eta Rosa ezkonberriak dira Gerra Zibilak eztanda egiten duenean. Gizona arrisku larrian dago eta emazteak lagunduta, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdira kondenatuko dute bikotea.
2019 · Film luzea · 147 min · DCP.
Irusoin, La Claqueta PC, Manny Films, Canal Sur, TVE eta ETBrekin batera ekoizturiko filma, Eusko Jaurlaritza, Andaluziako Junta, Gipuzkoako Foru Aldundia eta ICAAren laguntzarekin.
2019ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldia estreinatuko zen, sail ofizialean lehiaketan.