Lagun mina
Oporraldi batzuetan Ekaitz eta Roman elkar ezagutu eta bizitza guztirako lagun egiten dira.
Lagun mina, Printze Txikia liburuaren azeriaren pasartearen egokitzapena da. Film labur hau What about Columbus dokumental esperimentalaren zati bat da, bertan kultura ezberdinek istorio berbera nola egokitzen duten eta horrek sortzen dituen narrazio-ezberdintasunak aztertzen direlarik.
2011 · Film laburra · 13 min
Pressure Filmak ekoiztetxearekin batera ekoiztutako filma, Kimuak 2011 katalogoaren bidez zabaldua zen eta 13 sari jaso zituen.
