Moriarti
Moriarti

Maspalomas

Bikotearekin hautsi ondoren, Vicente (76) gustuko duen bizimodua egiten hasten da Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko da. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: izango al du Vicentek aukera besteekin, eta bere buruarekin, bakeak egiteko?

2025 · Film luzea · 115 min

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatua (Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra). 50 zine-jaialdietan hautatua eta 20 sari baino gehiago jasotakoa, Goya sari bat barne.