Moriarti
Moriarti

80 egunean

Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?

2010 · Film luzea ·105min

“80 egunean” filma nazioartean Karlovy Vary Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zen eta ondoren mundu osoko 100 zinema jaialdi baino gehiagotan proiektatu zen, 31 sari irabaziz.